top of page
Captura de pantalla 2021-07-23 a las 16.58.28.png
Captura de pantalla 2021-07-23 a las 16.58.28.png
Zer ote da portada.jpg
Captura de pantalla 2021-07-23 a las 16.58.28.png

ZER OTE DA?

Iragana…Zer ote da?

Gaur garenaren zergatia

Izango garenaren muin harria

Gure sena. Gure erroa. Gure ildoa.

​

Ez dakigu zein errotatik eraiki ziren hainbat kanta, errito, melodia edo poema, baino badakigu horietako asko gaur egunera misterioz inguratuta heldu direla. “Zer ote da?” sentiberatasunera, jakin minera eta kontzientziara garamatzan deiadarra da.

 

Kuttuneren disko berriak taldearen soinuaren baieztapena da eta bere estilo propioaren egonkortasuna bermatzen du. Euskal Herriko zein Iberiar Penintsulako erro musikan oinarritutako 12 abestiz osatuta dagoen diska da. 

​

Abestien erdia konponketa berriak dira, bai melodia bai letra;  beste erdia ordea, kantutegietatik hartutako melodiak dira.

​

​

Captura de pantalla 2021-07-23 a las 16.58.28.png
Captura de pantalla 2021-07-23 a las 16.58.28.png

HAUXE DA!

​

Diska hau taldearen lehen lana da. Leku desberdinetatik etorritako musikarien topaketa talde berri bat sortzeko grinaz. Bere musikan taldekideek eskaintzen duten aniztasun tinbrikoa agerian dago.

​

Euskal zein iberiar kulturetatik etorritako abesti tradizionaletan oinarritutako konponketa musikal interesgarriak aurkitu daitezke. Horrez gain, instrumentu desberdinen nahasketa entzun daiteke, zeinek taldeari soinu ezaugarri propioak ematen dizkion.

​

Konposizio musikala eta sonoritate berrien jaiotza lehen momentutik dago presente; adibidez muñeira eta lan abesti berriak sortuz edo denboran zehar dantza tradizionala lagundu duten melodiei ikuspuntu ezberdin bat emanez.

​

Gure lurraldeko artxibo eta museoetan hasitako ikerkuntza lana, ehundura anitzen eta herriko plaza eta eszenatokientzako abesti berriekin betetako diskarekin bukatu da.

​

Captura de pantalla 2021-07-23 a las 16.58.28.png
Hauxe da! Portada.png
bottom of page